Idazkide            
El Juncal Poligonoa, Fuentes Eraikina, 38 B-C, 48510 TRAPAGARAN (Bizkaia)        idazkide@idazkide.com

 
Portada
Hizkuntzaren Aukera
 
Nortzuk Gara?
Aurreinprimaketa
Inprimaketa
Manipulatuak
Entrega
Merkataritza Saila
Non Gaude
 
 

IDAZKIDE 1985. urtean sortutako inprimategia da. Hasiera-hasieratik era guztietako zerbitzu grafikoak eskaintzen dizkie bezeroei. Diseinutik hasi eta lanaren azken ukituetara arte, azkenean etxean bertan entregatuz. Horretarako, giza talde kualifikatua dauka, bai eta lana egiteko behar dituen baliabide teknikoak ere.

IDAZKIDE enpresa modernoa da. Sortu zenetik izan ditu Arte Grafikoen sektoreko teknikarik berrienak, eta, gaur egunera arte, berrituz joan da etengabe.

Bezeroekin harreman familiarra daukagu, hurbilekoa, ate irekiak izeneko politikaren barruan beti ere. Hori izan da beti, zerbitzuan eskaintzen dugun kalitatearekin eta hartutako konpromisoak betez erakusten dugun seriotasunarekin batera, enpresa barruan gehien zaindu eta baloratu dugun elementuetako bat.

IDAZKIDE ingurumenarekin konprometituta dagoen enpresa da. Gure jarduerak sortzen dituen hondakin guztien birziklapenaz arduratzen gara, eta zorrotz betetzen ditugu EAEk ezarritako ingurumen arauak.