Idazkide            
El Juncal Poligonoa, Fuentes Eraikina, 38 B-C, 48510 TRAPAGARAN (Bizkaia)        idazkide@idazkide.com

 
Portada
Hizkuntzaren Aukera
 
Nortzuk Gara?
Aurreinprimaketa
Inprimaketa
Manipulatuak
Entrega
Merkataritza Saila
Non Gaude
 
 

Ideia paperean gauzatzeko unea heldu da.

Inprimatzaileek makinan sartzen dute plantxa, tintontziak doitzen dira, koloreak sartzen dira, aukeratutako papera kargatzen da eta... probak egiten dira. Ondoren... proba gehiago, eta dena ezin hobeto dagoenean, inprimatzen hasten dira.

Gure baliabide produktiboak teknologiarik handienekoak dira eta gure langile teknikoek esperientzia zabala daukate offset inprimaketan; hori dela eta, kalitateko produktua eskaintzen dugu, azkar-azkar eta produkzio kostu txikiarekin. Izan ere, hori da merkatuak gero eta gehiago eskatzen duena.

Inprimaketan egiten diren aldian aldiko kontrolei esker (ikusizkoak nahiz dentsitometrikoak), tonu homogeneotasuna eta produktuaren amaierako kalitate bikaina bermatzen dugu.

Inprimaketa Digitala

Tirada txikiko lanetan edo premia handiko lanetan, inprimaketa digitala erabiltzen dugu zuzenean ordenagailutik.

Lanak formatu handikoak direnean (kartelak, posterrak, horma-irudiak…), ploter batetik inprimatzen dira: 1,5 metro zabal izan daitezke eta luzera guk nahi dugun bestekoa. Ploterrarekin egindako inprimaketa hauek azalera askotan egin daitezke (papera, oihala, olana, PVC…), eta, era berean, plastifikatu egin daitezke eta luma-kartoian, foam eta abarretan muntatu.


- Txartelak
- Gonbidapenak
- Gutunazalak
- Orriak
- Pegatinak
- Taloitegiak
- Katalogoak
- Diptikoak
- Triptikoak
- Tolesgarriak
- Aldizkariak
- Liburuak
- Kartelak
- Posterrak
- Horma-irudiak
- …